XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oillo paria, 15 fr.
Oillasko paria, 12 fr.
Aroltze dozena, 6 fr.
Borthako gizenak, 6 fr. kiloua.
Gastana zatia, 12 fr. 50
.

ZIBEROAN
ATHARRATZE
Merkatuko prezio gorenak.

Behi chabalduna, 1.750 fr.
Behi ernariak, 1.400 fr.
Chahal idigeiak, 600 fr.
Chahal gizenak, 550 fr.
Artzar gizenak, 130 fr.
Gazna zahar kiloua, 10 fr
.

Heben bagunian zounbaitek orano garden ikhousteko esperantcha.

Eztugu haboro zeren egon haien haiduru.

Atharratzen uzten die istant baten, ahal.

Barreiaturik dira, batak Ligira, bestiak Santa Grazira, bestiak Larranera edo Eretara.

Ezta goure artian baratzekoa kapitaina baizik bere Sekretarioaeki.

Jakiten dugu Atharratzen ez datekiala herriko bozketan aharra biderik.

Lista bat berbera dateke gi gaintiek bothi eta erdizka eginik.

Eta beste bozketan noula ari gira?.

Aharatzeko mera conseiller d'arrondissement da; nahi da aintzina izan conseiller général; badu ere Ziberouko sindik sartzeko amentsa.

Noun eta noiz baratuko zeiku gizouna?.

Deputatien bozketan gañen ere dabila elhe franko.

Orai danik bada lista bat osoki segurtaturik, gorrien lista: Garat, Bayonako mera, Uztariztar bat Irigoyen deitzen eta Casamayor medezia.

Gainti hounetik ouste die presentaturen diren Ybarnégaray Guichené eta Choribit.

Uskaldunak etchikiko tugu Uskaldunak eta ideia hounetako gizounak.

Neskanegun gaian, 8 orenak etchit gabe, nabaritu dugu Atharratzen lur ikhare bat.

Eguerdiaren eta Ekhi sargiaren artetsutik jin da aize hegoua herots batekin.

Eman du burheta bat gaitza eta ountsa zotuku erazi dutu etchiak; bena illabur izan da; haren bourrounba ulhuna galdu da aitzina chuchen.

SANTA GRAZI.

Medokeko nausia etcherik ments da igaran merkatiaz geroz.

Ligi Alferitzian ikhou si die azkenik astelehen gaian.

Edanik uduri zian eta lotsa izaiteko da nounbait uhait zilat eroririk datekian.

Hain chuchen gai hartan uhaitza handi zen.

Uhaitza sartu denian eraountsi die orotan khorpitzaren hatzaman beharrez; bena debaldetan.

Dioie ilhe gerriko bat, harena uduri, ediren diela Liginaga Harregietan.

Medokian hirour anaie baziren, hirour gizon gothor.

Lehen biak galdu ziren bortian.

Ediren zutien elhurrian hotzez hilik.

Hirour gerrenak ez du suerte hobia ukhen.

Medokeko familia, lehen eta orai, bethi familia orez estimatia izan da.

Mundu orok phena handia hartu du gerthatu den nahigabe tristiaz.